XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen erran dudanez, gauza hauietan batasunaren ardiesteko, Euskaltzaindiak hartu duen moldeari jarraiki beharr gatzaizkio!.

Beraz x eta tx euskaldun guztiek, hemengoek eta hangoek, erabili beharr genukela dirudi.

Alderdi handiena, ordea, hangoen eta hemengoen artean, h aldetik sortzen da, eta pontu hunetan, alde erantziz, guk haien eredura jo beharr dugula derizkiot.

Nolako nahaspil ta behaztopa dathorren hunetan usantza ezberdina izaitetik, eztu nehork ukaturen!.

Euskaraz h'rik ez jartzeko usantza duenari, h dun euskal idazti bat ikustean, lehen kolpean bertze hizkuntza arrotz dela-edo gogoak emaiten derauko; eta horrenbertze ezpada ere, bethi gaitz eta beregisako bihurtzen zaio.

Euskara idatzian, bada, denok molde batera jo beharr genuke.

Frantziko euskaldunek h hori pronunziatzen.

ahoz ebakitzen dute; gainera, euskara idatziak duen tradizinorik hoberenean (litteratur-euskararen oinharritzako hautatu dugun tradizinoan) usantza horrek erro handiak eginak ditu.

Beraz, tradizino horren arauz, guk ere h horiek jarri beharr genitukela dirudi.

Hunetan, bada, guk heien molderat jo beharr dugu.

Denok zerbaitetan amor eman ezik behin ere ezta batasunik eginen, eta hemen amor emaite hori guri dagokula dirudi.

Eztugula guk h hori erraiten, ahoz ebakitzen?.

Eta zer? Paperean jartzeak ezterauku kalterik eginen eta bai mesede handia euskara idatziak beharr beharreko duen batasun hori lortzeko.

Hizkuntza orok idazteko moldean, idazkuntzan, finkatzen dute zangoa batasunaren egiteko; idazkaran bateratze hori egiten dute, nahiz ta aho-mintzatzean ezberdintasunak izan; idazkuntza da, bada, litteratur-hizkeraren gogorgarririk eta euspenik ziurrena.

Behin betiko ikasi ta jakin beharr genituke, bada, h daramaten hitzak eta betiere hala idatzi.

Hauzi hunen erabakitzeko bertze bide onik eztut nik ikusten.

Goazen orai bertze pontu berri baten ukitzera, r gogor eta samurraren hauzia, alegia.

Donostiarr, gogorr , samurr, arrtega, arrtean, harrgin t.a. erraitean, euskaldunak r gogorraz ebakitzen ditu hitz horiek, garra, zorro, lurra erraitean darabilgun r berberarekin; beraz, idatzi ere r gogorra adierazteko hautatu ikurraz (hau da, makiladun r edo bi rr kin) egin beharr lizatekela dirudi.

R samurr erraiten den guztietan, berriz, r bakunaz idatzi: paper, nor, erakhutsi, ur bedeinkatua.

Litteratur-tradizinoan eztela zuzenbide edo erregela hunen berri ba dakit; bi vokalen erdiko rr gogorra soil-soilik idatzi izan da bi rr kin erdarak egin ohi duen bezala: garra, zorro, lurra; bertze guztiak r bakunaz: samur, lur, hargin.